“ETArekin jesartzeko prest egongo nintzateke”
Duela 10 urte Mayor Orejak esandakoak… (ARTIKULU OSOA ZUZEUN)
Jon Anza kasua: Hipotesien itsasoan itotzen
Antzaren kasua geroz eta ilunagoa, narratsagoa, bihurtzen ari da Tolosan aurkitu zutenetik. Sortu diren hutsune misteriotsuak, zalantza ulertezinak eta galdera zentzudunak, hipotesien itsaso bat eragin dute denon buruetan. Zer gertatu da Jon Anzarekin?
1-Dei bat. “Señor la hemos cagao…” eta hortik datorren buztan luzea, ezkutuko diplomazia eta frantsesen kolaborazioa. Kazetari batzuen ikerketa, liburua argitaratuta eta Liberation egunkariaren erreportajea… eta honek dakarren buztan luzea. Frantsesak atzerabota dira agian, eta horregatik, halako batean, gorpua agertu da “inork begiratu ez zuen” lekuan. “Señor la hemos cagao…”, berriz ere (…)JARRAI IRAKURTZEN
Hauteskunde mugaren inguruan: handi eta sendo ala txiki eta anitz?
Igandea, 2010/01/17 @ 00:36
Joseba Bergaretxe
Aste honetan polemika gai bihurtu zaigu hauteskundeen aniztasuna eta proportzionaltasunaren inguruko eztabaida klasikoa. Alderdi popularreko Leopoldo Barreda eta Iñaki Oyarzabalen eskutik etorri da matraka. 2000. urtean muga hau ehuneko bostetik hirura jaitsi izana EAJren trikimailu elektoraltzat jo dute eta geroago gobernukide izango zuen Ezker Batuari laguntzeko espreski hartutako neurria izan zela kritikatu. Nahiz eta EAJ eta PSEtik etorri diren ezetzek hauteskunde legearen erreformarik ez dugula ikusiko aurreikusten duten, legezko mugaren balizko aldaketa batek ondorio guztiz negatiboak ekarriko lituzke momentu honetan Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza testimoniala duten alderdi txiki ahulentzat.
Lopezen propaganda zerbitzua: Euskal diasporarako astekaria
Aita, ez dakit nola eta non, jaurlaritzak (email bidez) banatzen duen ‘Euskal (virtual) Etxeak’ izeneko astekari digitalera harpidetu zen. Gaur lehen aldiz jaso du “Nº343, Semana del 11 al 15 de enero de 2010″ alea eta harriduraren harriduraz niri bidali dit irakurtzeko esanaz. Hasieran irriparrea atera zait, ondoren serioago pentsatu eta kolokialki esanda “flipatu egin dut. Panfletoak 9 albiste ditu, hona hemen astekari honen mamiaren laburpena titularretan; hitz batean esanda: Harrigarria.
Badatoz lau urte beltz
Oier Aranzabal | 2009ko Abuztuak 15 @ 08:00 | 105 aldiz irakurria
Atzo egin zuen lehen 100 egunen balorazioa Patxi Lopez “lehendakariak”. Orain arte esandakoa errepikatu zuen; bla, bla bla… ez zen inolaz ere gidoitik atera, eta ez zuen esperantzarako biderik ireki. Nazionalista espainolek hartu dute Ajuria Enea, armadak Gorbeako tontorra hartzen duen eran. (+ ZUZEUn KLIKATU HEMEN)
VAYA SEMANITA, TXIKLEA APURTZEN DENEAN…
Oier Aranzabal | 2009ko Abuztuak 10 @ 12:30 | 9 aldiz irakurria
‘Vaya Semanita’ saioak urte ugari daramazki jada eta Andoni Agirregomezkortak zuzentzen duenetik umoreak zapore txarra hartu du. Txisteak txarrak izateaz gain, gustu txarrekoak ere badira. Oso partzialak, eta hainbati mina eragiten diotenak. El País-en elkarrizketa egin zieten abuztuaren 7an “EL CAMBIO POLÍTICO EN EUSKADI” zintapean. (…) GEHIAGO IRAKURTZEKO+
Utzi erantzun bat


