“Euskal Herria”, azken aldia

Erreflexioak egitea ona da, nahiz eta batzuetan alferrik izan eta konklusiorik ez atera. Eztabaida piztearren bada ere galdera hau luzatzen dizuet: Hau al da EITB-ek “Euskal Herria” terminoa erabiliko duen azken aldia?

Pentsatu nahian nabil, buruari bueltak ematen, zalantzak datozkit burura. Gaur, maiatzaren 21an, Eitb.com-en sartu eta honako titularrarekin topo egin dut:

“Hoy huelga general con Euskal Herria en recesión y en puertas del diálogo social” (Jada desagertu da web-orritik)

Zer da eitb-en “Euskal Herria” terminoa ikusiko dugun azken aldia? Kaleratua izango den kazetari abertzale baten azken uneko iraultza? Datorren zuzendariari ordagoa? Garrantziarik ez duen anekdota hutsa?

Alberto Suriok argituko digu laster.

+gehiago zuzeun

No comments yet

Leave a reply