Eduardo Puelles, ETAren biktima, “gutakoa” da?

“Puelles gutakoa zen”, lehendakariaren hitzetzan. Bada jakin dena ez dela A ala B, zuria ala beltza, dena ez da hau edo bestea, errealitatea anitzagoa da zorionez.Puelles, argi utzi behar dut, ez zen “nitakoa”.

Zer esan bada ETAren jardunaz, zer esan azken ekintza armatuaz… Estrategikoki analizatu eta ulertzen saiatu behar naiz lehenik. Zergatik akabatu du Arrigorriagako gizon hori Euskadi Ta Askatasunak? Iritsi zaidan informazioaren arabera, Polizia Nazional izateaz gain, inteligentzia zerbitzukoa zen eta talde armatuaren aurka zebilen lanean. Alde horretatik ekintzak badu logikarik, aurreko bonbazoek baino logika gehiago bai behinik behin. Hau ez da izan peaje bateko lagile den PSEko zinegotzi ohi baten aurkakoa, ez da enpresaburu baten aurkako erasoa izan; ez, honek bete-betean “etsaiari” jo dio. Alde estrategikotik aspaldiko partez ulertu dut ekintza armatua.Ulertu dudala diodanean, ez diot ados nagoenik, ezta ere onartzen dudanik.

Alde etikotik begiratuta beste desastre bat ikusten dut. Desastrea, familia bat izorratu duelako, eta ondo izorratu ere. Ez dudalako uste jendea hiltzetik konponbiderik etorriko denik, ez nagoelako hiltzearen alde. Ez dudalako sinisten “ojo por ojo, diente por diente” esaera espainiarrean eta batez ere egun kalte gehien euskaldunoi egiten digulako borroka armatuak.  Beraz, ez nago hilketaren honen alde.

Orain alderdi nazionalista españolen kanpaina anti-abertzalearen gandorrean aurkitzen gara. Oilarturik daude, Eusko Jaurlaritza “okupatu” dutelako eta hedabideen %95a haien esku dagoelako. Hasi dute sekulako deslegitimazio prozesua, baina ez ETAren aurka, abertzaleon aurka baizik. Nortzuk gara abertzaleok, bada euskaldun eta soilik euskaldun sentitzen garenok, baina izaera hau ukatua dugunok. Eta nola nahi dituzten gure proiektuak deslegitimatu? Erraza da ikusi dudanez haien estrategia. Honako egoera hau planteatzen dute: Bi vasco mota daude, batetik vascoen homogeneizazioa bultzatu nahi dutenak izaera bakar bat inposatuz, euskaldunarena (”nacionalistas” delakoak) eta bestetik, Euskadi plural batean sinisten dutenak, paktistak, sentimendu eta identitateen gainetik hiritarrak eta hauen eskubideak ikusten dituztenak (”no-nacionalistas” delakoak.) Hau da haien planteamentua. Horrelako sinplea. Baina nork ez du ikusten orain sekulako Euskal Herri homogeneo inposatua dugula, Euskal Herri española. Ez diezagutela ziria sartu, haiek nazionalista espainolak dira, Euskadi homogeneo española defendatzen dutenak eta haien maxima da: “Nahi duzuna baina española!” Errealitatea bestelakoa da hemen, badago jendea euskalduna eta soilik euskalduna izan nahi duena, badago jendea espainola eta euskalduna sentitzen dena eta azkenik bada beste jende bat

eduardo puelles

piperrik inporta ez diona asuntoak. Horiez gain segurki bada jendea aberria afrikan duena, edo hego amerikan, eta hona bizitza aurrera ateratzera etorri dena… horiek ere ez ditugu ahantzi behar. Beraz, ez dezatela txorakeriarik esan, soluzioa argi eta garbi autodeterminazioaren bidez lortuko dugu denok batera.

Guzti hau esan ostean, etorkizunari begira jarri behar gara. Ezker abertzaleak ikusi behar du, gaur egun, borroka armatua kontraproduzentea dela. Kalte gehiago egiten diola proiektu abertzaleari berari, espainiar estatuari baino. Konturatu behar da, herria alde izan gabe ezin duela armekin aurrera jarraitu, konturatu behar da gorrotoa sortuz ezin dela Euskal Herri independiente bat eraiki. Eta EAJ berriz jokoz kanpo ari da geratzen, A ala B, zuria ala beltza jokoan ari da jolakatzen. Gauzak ezin du horrela jarraitu, PSEren zapataren zola mihazkatzeari utzi behar dio.

Behin eta berriz errepikatzen dugu abertzaleok gehiengoa garela, bada goazen indarrak batuz estatu espainiarrari planto egitera. Hori da bidea.

No comments yet

Leave a reply